XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik ez zuen izurik izan, eta txanbelaua zuhaitz adarretatik jaitsi zenean, errierta eman zion.

Zatoz, gudari ausarta - esan zion salbatu zuen zaldunari, eta txanbelaua ohartu ere egin baino lehen, urre katea astun bat jarri zion lepotik zintzilik.

Artzainak, orduan, hitzik esan gabe aldegin zuen, eta txanbelau gaiztoak mehatxu egin zion printzesari egiazko salbatzailea nor zuen inori esan ez ziezaion.

Erregek hirugarren alaba ere salbu zetorkiola ikusi zuenean, munduko gizonik zoriontsuena ematen zuen.

Zorionak eta eskerrak eman zizkien hiru txanbelauei beren ausardiagatik eta sari on bana emango ziela agindu zien.

- Salbatu duzuen printzesarekin ezkonduko zarete, eta zuetako bakoitzak erresumaren heren bana izango du.

Eta festa alaiak ospatzeko agindu zuen.

Pregoilariak jai horien berri zabaldu zuenean, berari ere joaten utziko al zion baimena eskatu zion artzainak ugazabari.